MSK Hockey Mungia Kirol Elkarteak kirol jarduera berria ziurtatzen du herrian.

Kirol Elkarte barria Malen Skate Klubaren barruan sortzen da.

Mungiako Larretako Frontoian, kokapen finkoa eduki arte entrenamenduak egiten diren tokia, aurkeztu ziren Patinaje-Eskolako 33 kideak  igandero batzen diren herriko gazteak prestakuntza, patina garraio garbia erabiltzeko trebetasunak lantzea eta ohitura osasuntsuak eskuratzeko. Gizarteari trasmititzea  kirolaren balore positiboak gazteria, konpromisoa, ilsuioa, elkartasuna, ahalegina, …ARRAKASTA da helburua.

SORRERA

Formazio berria Hockey patinajearen atal bat da, 2017.ko ekainean sortutakoa senide talde bategaitik jarraipena emateko herriko hainbat umeei, batez ere emakumezkoak LH6. mahilako ikasleak, talde batean batuz. MSK HOCKEY Mungia patin-hockeyra bideratutako patinaje talde bat da, MALEN SKATE KLUBAren barruan sortu dana eta helburua jatorrizko taldeak kirol jarduera federatuetan parte hartu ahal izatea eta jarduera horreek antolatu ahal izatea da.

DIRU LAGUNTZAK

Berriki sortutako edozein proiektu bezala, diru-laguntzak oso beharrezkoak dira jarduera hori eskatzen duten behar guztiak asetzeko eta horren adibide ona da ondorengo argazkian ikusi desagun bezala Rosa Gil (Baliabide Materialak eta Ekitaldien arduraduna) eta Mikel Madariaga-k (Kirol Kordinatzailea) taldeko kamiseta bat entregatu zuten eskerronez beren konpromisoa eta ekarpena  egungo kolaboratzaile leialenak direnentzat; Mungiako Udala, Landeko Decoración eta Taxi-Mungia.

“Hasieratik Udalak oso konprometituta dago gurekin eta dena erraztu du” dio Madariagak, Tony Melero petsonan aurkitu zuen proiektu guztiak behar duen Kirol Zuzendaria; Melero-k Urdaneta eta RC Jolaseta taldeetan ibilbide luzea du.

EMAITZA

Lehen urte honetan MSK Mungia-k Eskola Kirolean lehiatzen du Infantil mailako talde batekin zortzi neska 2005 eta 2006 urte bitartekoak eta mutil bat 2007 urtekoa osatutako kideekin bi bider astean entrenatzen dutenak (Martitzenak eta Eguenetan 18:00-etatik 19:30-etara) bitartean Igandeetan (11:00-etatik 12:30-etara) 24 gazte, 18 neska eta 7 mutil, 2002 eta 2012 urte bitartekoak, joaten dira patinajeak hobetzeko hainbat jolas eta jarduera egiteko.

JARDUERA

Patinajeak bidea emoten dau beste ume batzukaz harremanak egiteko eta taldean jokatzeko, beraz, integrazinoa eta sozializazinoa sustatzen ditu. Patin-hockeya patinajearen modalidade oso segurua da, behar diran babes guztiak erabili ezkero eta adituen zuzendaritzapean praktikatu ezkero.

Egutegia: denporaldia irailean hasi eta bagilean amaituko da eta behar dan materiala klubak itxiten dau, aukeren eta eskari kopuruaren arabera. Horren ganera, lehen hilebetea doan izaten da.

ESKOLA

Patinatzea gustatzen jaken gaztetxuei zuzenduta dago batez bere, probatzeko erea eskaintzeko eta, bide batez, hasierako ikasketa aldi horretan, kirol honek dakarzan onura fisiko guztiez ohartzeko: garapena, mugimendua, oreka,  koordinazinoa eta abar; eta, horretaz aparte, Hockeyak talde-kirol moduan dituan balore guztiak: Adiskideak, alkarlana, konpromisoa, pozak… Laburbilduta, jarduera eta talde-kiroleko bizi-esperientzia bikaina da garatzeko, indarra eta mugimenduaren harmonia batzen dituan arrisku bako kirola.

KONTAKTUA

Senide interesatuak ekintza honetan ahal dute informazio geitu www.hockeymungia.com Web guean edo msk@hockeymungia.com postaz edo 690086368 mugikor zenbakian.

3×3 Minihockey-ko Jardunaldia RC Jolaseta-n

Bihar goizeko 10:30etatik 12:30etara RC Jolaseta-k antolatzen du 3×3 Minihockey-ko aurtengo denboraldiaren bigarren jardunaldia betiko formato berean eta dohanik izango da.

Lau zaiteatan zatibanatuko dute pista, bakoitza 20×10 metrokoak eta 4 partido era berean jokatuko dira berton 2010 eta 2013 urteetan jaiotako umeen artean bi kategorietan bananduta.

Igazko Abenduaren 16an bi takdekideekin gerturatu ginen, Elias eta Marwan eta oraingoan beste lau neskato, Malen, Irene, Paule eta Matxalen, bere bai animatzen dira horrela bi taldeekin egongo gara jolasten.

Hemendik nahi dogu eskertu RC Jolaseta-ri beraien gonbidapena ze guri primeran etortzen zaigu gure taldekieak Bizkaiko Irristakeraren Patin Hokey-ean integratzen joateko poliki poliki.

LOYOLA INDAUTXU “B”

Gatikaren aurka jokatu ondoren hirugarren jardunaldia aste honetan gure laugarren partidua bigarren fase honetan jokatuko dogu. Larunbata 3an goizeko 08:30etan PP Jesuitak Bilbon duten eskolan Loyola Indautxu “B” taldearen aurka izango da Infantil mailan.

Bigarren aldia izango da talde honen aurka jokatuko dogunik ze igazko azaroaren 21an beraien aurka hasi ginen denboraldia. Horrela aukera ederra dekogu ikusteko taldearen progresioa gure lehnengo urtean Bizkaian jokatzen dogun Eskola Kirolean.

Eta Igandean   11:00-etatik   12:30-etara  Larretako Frontoian beste saio bat ospatuko dogu gure Irristaketaren Eskolan. Etorri patinatzera eta saiatu stick-arekin!!!

LOIU eta BARAKALDO.

Infantil mailako taldeak Larunbatean 20an jolastuko du Urdaneta Eskolako Kiroldegian, 09: 30ean, bigarren fasean, Urdaneta “B” taldearen aurrean. Loiuko taldeak sailkapen nagusia lehenengo tokian dagoena da.

Urdanetako Kirol Klubari eskertzen dugu, “auzokide” gisa gurekin dugun partida jokatzeko aukera ematen diguna, une honetan Mungia-ko instalazio egokiak ez ditugunez gero.

Igandean 21ean, Bizkaiko Irristaketa Federazioaren Hockey Irristaketaren Batzordeak, 2017-2018ko denboraldiaren eskola kirola emakumezkoen 2. kontzentrazioan parte hartzeko deialdi berria egiten du eta hauek dira kategori bakoitzeko adinak;

  • Benjamina: 2008/2009
  • Kimua: 2006/2007
  • Umea: 2004/2005
  • Kadetea: 2002/2003

Eguna 11: 00etatik 13: 00etara izango da, Gorostiza Kiroldegian, Barakaldon, eta Gurutzeta Patin Taldea laguntzailea izango da.

Haurren kategorian lehiakide diren gure 8 neskak Barakaldora joango dira Gatika-ko lehen saioan abenduaren 3an egin zuten bezala disfrutatzeko asmoz.

BIGARREN FASEA HASTEN DA

Gure Infantil mailako taldeak igande honetan hasten da bigarren fasean lehiatzen Bizkaiko Eskola Kirolean. B multzo barruan dago kokatuta eta Txurdinagako Polikiroldegiraino hurbildo beharko da Santutxu C taldearen aurka egiteko goizeko 10:30 etan.

Bigarren fase honetan 7 partidu izango dira jokatu beharrekoak hemen asaltzen ditugun B multzoko taldeen artean;

1-Urdaneta D

2-MSK Mungia

3-Gatika

4-Urdaneta B

5-Asonhockey

6-Loyola Indautxu B

7-Santutxu B

8-Santutxu C

 

 

ERREGE MAGOAK

06 01 2018

Errege Magoak ekarri dizkigute Olentzeroari eskatutako opariak.

Bai igandeetan Larretako Frontoira joaten diren umeentzako bai ta Infantil mailako kideentzako opariak dira. Olentzero agian hitz egin du Errege Magoekin zein ondo ari dira entrenatzen eta ona hemen saria.

Lanean jarraituko dogu Hockey Irristaketa Mungian sendotzeko.