Patin hockeya bost laguneko (lau jokalari eta atezain bat) talde biren artean jokatzen dan kirola da; ate bi dagoz zaintzeko eta pistea errektangeluarra eta laua da. Pista hori hesi batek ixten dau eta ertzak biribilduak edo piku formakoak dira. Jokalariek lau gurpil paraleloz osaturiko patinen bidez mugitu behar dabe eta sticka edo zurezko makila baten bidez kautxuzko pelota bat gidatu behar dabe.

Oso kirol konpletoa da, umeen psikomotrizidadearen garapenerako sano egokia, batez bere oreka eta koordinazinorako.

Umeentzat sano jostagarria da kirol hau; jolasten ikasten dabe eta patina euren gorputzaren beste atal baten moduan hartzen dabe. Behin menperatuta, ez dabe patinik aldetik kendu gura inoiz.

Jokorako eta ekipamendurako elementuak

Kirol honetarako fraka laburrak eta kamiseta erabilten dira, mobimenduak eroso egin ahal izateko. Belaun ingurura heltzen diran galtzerdiak eta babesa gordetekoa bere behar dira.

Horren ganera, stick-a, pelotea, patinak eta ondoko babesak behar dira:

  • Jokalarientzat: Eskunarruak, berna-babesak, belaun-babesak eta barrabil-babesa.
  • Atezainentzat: Kaskoa, eskunarruak, guardak, bularrekoa, ukondoetakoak eta lepo-babesa.