Jarduera

Patinajeak bidea emoten dau beste ume batzukaz harremanak egiteko eta taldean jokatzeko, beraz, integrazinoa eta sozializazinoa sustatzen ditu. Patin-hockeya patinajearen modalidade oso segurua da, behar diran babes guztiak erabili ezkero eta adituen zuzendaritzapean praktikatu ezkero.

Egutegia: denporaldia irailean hasi eta bagilean amaituko da.

Behar dan materiala klubak itxiko dau, aukeren eta eskari kopuruaren arabera. Horren ganera, lehen hilebetea doan izango da.

ESKOLA

Patinatzea gustatzen jaken gaztetxuei zuzenduta dago batez bere, probatzeko erea eskaintzeko eta, bide batez, hasierako ikasketa aldi horretan, kirol honek dakarzan onura fisiko guztiez ohartzeko: Garapena, Mugimendua, oreka, espazialtasuna, koordinazinoa eta abar; eta, horretaz aparte, Hockeyak talde-kirol moduan dituan balore guztiak: Adiskideak, alkarlana, konpromisoa, pozak… Laburbilduta, jarduera eta talde-kiroleko bizi-esperientzia bikaina da garatzeko, indarra eta mugimenduaren harmonia batzen dituan arrisku bako kirola.

Entrenamenduak irailean hasiko dira, ikasturteagaz batera:

Feriala:

  • Neurriak: 34 x 18 metrokoa; estalia; zabalik, argi artifiziala eta harmailak dituana.