Honekin batera doa Uxue Otegi-ri, patin hockey-ko atezanairi egindako elkarrizketa.
Izena: Uxue Otegi Rodriguez.
Adina: 22 urte.
Patinatzen ikasi zenuen kluba: Santutxu Hockey Taldea.
Jokatu duzun kategoria gorena: Ok Liga.
Aurreko denboraldiko kluba: Club Patí Manlleu.
Denboraldi honetako kluba: Club Patí Voltregà.
Jokatu duzun beste klub batzuk eta zein kategoriatan?
Santutxu Hockey Taldea, prebenjaminetik junior arte.
Club Patí Manlleu, Ok Liga eta Nacional Catalana.
Club Patí Voltregà, Ok Liga.
MSK Hockey Mungia K.E: Zer esan nahi izan zuen talde aldaketak joan den denboraldiaren amaieran?
Uxue Otegi Rodriguez; Aukera berri bat izan zen gehiago jolasteko eta esperientzia hartzeko lehen mailako ligan.
MSK; Nolakoa da Uxue? Pista barruan? Zergatik jokatzen duzu atezain?
UOR; Pista barruan oso urduria naiz, denbora guztian jokoa analizatzen nabil, taldekideei ahalik eta gehien hitz egiten saiatzen naiz. Ez dakit zergatik hasi nintzen atezain gisa jokatzen, baina betidanik jokatu dut postu horretan. Nahiz eta askotan partiduren bat jokalarilez jokatzeko gogoak izan ditudan, ez dut izoiz egin, gehiegi gustoko baitut porteria barruan egotea, eta horrekin batera, bertan egoteak dakarren errespontzabilitatea.
MSK; Eta hortik kanpo?
UOR; Pistatik kanpo oso desberdina naiz. Oso lotsatia, ez dut asko hitz egiten eta lasaia dirudit, naiz eta beti gauzak egiten egon behar naizen.
MSK; Denboraldi hau zure laugarrena da? jarraian Ok Ligan, lehen maila nazionalean hamaika talde katalan, madrildar bat, asturiar bat eta galiziar batekin? Jatorrizko lekuak alderik ezartzen al du aurkariak baloratzeko orduan?
UOR; Bai laugarren denboraldia da Ok Ligan jolasten dudana eta lau urte horietan zehar talde kalatanetan jolasten egon naiz. Azkenean jatorrizko lekuak ez du ezer esan nahi, adibidez talde madrildarrean italiar selekzioan dauden jokalariak topatu ditzakegu eta honetan bezala besteetan berdin. Talde gehienetan beste lekuetako jokalariak daude, ez gara nongoa den taldea begiratzen (bidaiak egiteko orduan izan ezik) jolasten duten jokalariak eta jolasteko modua da baloratzen duguna.
MSK; Noizko euskal talde bat Ok Ligan?
UOR; Ba egia esanda hemengo nibela asko hobetu egin da batez ere neskak kontuan izanda. Nire ustez laister iritzi daiteke, pare bat urtetan talderen bat egon daiteke ok ligan horrela jarraituz gero.
MSK; Eta posible ikusten duzu hori lortzea jokalariak Euskadin bakarrik jaioak diren talde batekin?
UOR; Orain arte nola joan den hokeya euskadin begiratuz, hau da, oraindik garrantsi handirik ez duela nire ustez jokalariak etxekoak izan beharko dira gutxienez lehenengo urteetan. Hockeyaren garrantsi handitu arte eta baliabide ekonomiko gehiago izan arte.
MSK; Ze distantziara gaude Euskadin gainerako probintzietatik, emakumezkoen patinen hockeyari dagokionez?
UOR; Beti bezala taldearen arabera baloratu beharko litzateke. Badaude taldeak lan oso ona egiten daudenak umeekin eta horrek lehen zegoen distantzia handia gutxitzea ekarri du. Hala ere, oraindik formakuntza asko behar dute euskal entrenatzaileek haurren nibela haunditzeko. Emakumeak begiratuz badauzkagu hiru talde bigarren mailan jolasten eta paper ona egiten ari dira, horrek erakuzten digu aurretik esandakoa, nibela gero eta hobeagoa dela eta lehen zegoen distantzia murriztuz doala. Agian dagoen distantziarik handiena jolasten duten nesken kopuruan ikusi dezakegu, ala ere apurka apurka neska gehiago jolasten ari dira.
MSK; Zer aldatzen da eta zer da desberdina Euskal Federazioko Ligetatik Ok Ligan jokatzera pasatzerako orduan?
UOR; Batez ere jokalarien nibela da desberdintasunik handiena. Azkenean Ok Ligan lehen maila nazionala da.
MSK; Nork animatu zintuen Bizkaia Kataluniatik aldatzera? Nola sortu zen aukera hori?
UOR; Batez ere nire amak eta lagunek animatu zidaten, nahiz eta ni izan nintzen asken hitza izan nuena. Aukera kanpusetan esagutu nuen neska bati esker lortu egin nuen. Kataluniara jolastera joan baino bi urte lehenago bere etxera gonbidatu zidan denboraldi aurrea bere taldearekin egiteko. Han entrenatu ostean entrenatzaileak esan zidan urte batzuetan seguruenik nirekin kontaktatuko zutela eta hori gertatu egin zen. Bi urte geroago deitu egin zidan aukera eskeintzen.
MSK; Nola gogoratzen duzu Santutxu HTk eman zizun agurra duela 6 urtetik hona urtero antolatzen duten Emakumezkoen Torneoaren amaieran? Egun horretan oparitu genizun MSK-ko kamiseta gordetzen duzu?
UOR; Asko oroitzen naiz Santutxun egon nintzen azken egunetaz, azkerean nire betiko taldea zen. Oso urduri nengoen banekielako nire azken partiduak izango zirela etxean, baina asko gozatu nituen. Torneonan zegoen ambientea oso atzegina zen eta ondo sentitzen lagundu zidan.
Noski gordetzen dudala kamiseta! Oroitzapen onak ekartzen dizkidate opari guztiek eta han zeuden jokalari guztiek sinatuta egotea asko gustatu zitzaidan. Gainera taldeen kamisetak kolekzionatzea gogoko dut.
MSK: Konta iezaguzu nola bizi izan zinen iritsi zinen egunean Manlleu herrira, nola egiten duzun bidaia, iristean zain zeneukana, nola integratzen zaren bizitza berrian?
UOR; Taldeko jokalari baten etxean bizi izan nintzen lehenengo urtean Manlleun, eta horrek asko lagundu zidan. Egia esanda ez naiz bidaiaz oroitzen, oker ez banago oporretan nengoen eta zuzenean joan nintzen trenez. Bertoko familia nire bila etorri zen eta etxera joan ginen. Bertan jada baneuzkan nire gauzak eta lehenengo egunak dana ordenatzen egon nintzen familiakideekin. Haiek herri osoa erakutzi zidaten.
Egia esanda arin integratu nintzen hemen bizitzera, azkenean hockeyarekin eta unibetsitatearekin ez neukan denbora asko beste gauzetarako. Hizkuntza harin arrapatu nuen, uneoro entzuten baitnuen katalanez gendea hitz egiten eta katalana ahantz handia du gaztelanierara.
MSK; Ikasketekin jarraitzea lortu duzu?
UOR; Lehenengo egunetik unibertsitatera joan nintzen magisteritza ikastera. Hockeytik ezin da bizi ikasketak behar ditugu lan egin ahal izateko. Dena den, dena ondo badoa, aurten ikastetak bukatuko ditut.
MSK; Hizkuntza oztopo bat izan zen edo dagoeneko parlas catalá molt be?
UOR; Niretzat ez zen oztopoa izan. Lehen egunetik saiatu nintzen ikasten eta nahi izanez gero oso erraza da harrapatzea. Gainera unibertsitatean ikasgai guztiak katalanez egiten nituen eta taldekideekin eta bizi nintzen familiarekin beti katalanez egiten nuen. Gainera hemen badakite gaztelaniaz, eta zeozer ez banekien katalanez esaten, gaztelaniaz eginda denek ulertzen zidaten.
MSK; Zer espero duzu edo ilusionatzen zaitu 2021/2022 denboraldi honetatik?
UOR; Ez dut gauza askorik espero, hockeyan jolasten dut gustatzen zaidalako eta ondo pasatzen dudalako jolasten. Espero dudan bakarra jolasteko ilusioa ez galtzea da eta ahalik eta partida gehien jolaste eta gehiago ikastea.
MSK; Beste zaletasun batzuk
UOR; Kirol gehienak asko gustatzen zaizkit eta ahal dudanean praktikatzen ditut eta irakurtzea ere asko guztatzen zait.
MSK; Hitz batean, zer da zuretzat hockeya?
UOR; Bizimodua.
MSK; Bizkaiko eta Euskadiko Patin Hockeyko emakume guztientzat gehitu nahi duzun aholkua edo zerbait?
UOR; Lan eginez nahi duten guztia lortu ahal dutela.
You must be logged in to post a comment.