Hirailean hiru urte betetuko ditu Patin-Hockey kirolara urbildu zenetik. Mirari Bilbao López-ek (Mungia, Bizkaia, 2005eko urtarrilaren 7a) galdetegi txiki bat erantzuten digu hobeto ezagutzeko gure taldean atezain bezala, kapitaina izanik, jokatzen duenari.

MSK; Zure hastapenak patinetan. Zein adinetan hasi zinen eta zergaitik erabaki zenuen Patin-Hockey-a egitea eta ez beste kirol diziplina?

Mirari; 11 urte nituen eta ez nuen kirolik egiten nire gurasoek ezin baitzuten konpromisorik hartu larunbatetan lehiaketetara joateko. 2016ko ekaineko egun batean, Mikel Madariagak esan zion nire amari Gatikan ate irekiak egongo zirela aste osoan patin-hockey-ean probatzeko eta oso kirol konpletoa zela, egun horietan ere saiatu nintzen waterpoloa egiten, baina urak ez ninduen hain dibertigarria. Patin astea pasa eta igandetan partiduak izango zirela pentsatuz, nire amak esan zidan izena eman nahi banuen eta 2016ko irailean hockey-patinean praktikatzen hasi nintzen.

MSK; Zein izan zen jokatu zenuen lehendabiziko taldea? Gogoan al duzu garai hartako oroitzapenik pistan eta kanpoan?

Mirari; Nire lehen taldea Gatikako Iusturi Kluba izan zen eta buruan dudan oroitzapena nire lehen partida izan zen, bi hilabete patinetan ibili ondoren jokatu nuen eta beste taldekideekin aulkira joango nintzela esan zidaten; garai hartan jokalari bezala jokatzen nuen eta ohartarazi zidaten, nuen guztia, patinak, kaskoa, stick-a eta bestelako babesak, … Garazi Bilbaok utzi zizkidan, gaur egun nire lagunik onena dena. Partidua C.D.Urdaneta-ko pistan izan zen … lurrean egon nintzen ia denbora guztian baina oso ondo pasa nuen.

MSK; Zeintzuk izan ziren zure lehen sentimenduak hockey pista bat jokalari gisa zapaldu zenuenean?

Mirari; Ez dakit nola azaldu … aldi berean sentsazio ugarien nahasketa, beldurra edo hobeto esanda izua, nerbioak, poza, ilusioa, emozioa …

MSK; ..eta .. zein ordutan erabaki zenuen atezaina bezala jokatzen saiatzea? Makilen azpian hasi aurretik eman al zizuten aholkuren bat? Nor izan zen?

Mirari; Ez nuen atezain bezala jokatzea erabaki, gertatutako egoerak izan ziren. Taldeko atezaina ez zegoen oso gustora posizioan, eta hiru partida inguru esan ondoren ez zuela atezain bezala jarraitu nahi nire amak esan zidan, patinetan denbora gutxien naramatzanez, atsedena ematea gero ni jokalari bezala bueltatzeko asmoarekin. Hurrengo partiduan posizioak aldatu genituen baina egun hartan oso zorte txarrarekin lesionatu zen eta esan nuen “orain denboraldia makilen azpian amaitu behar dut” … eta une horretatik aurrera inork ezin nau nire guardetatik, nire makilen edo hockey pistetatik banandu; ez dakit esatea aholku bat zen ala ez, baina esan zidaten hitzak: “Jarri zaitez pilota aurrean eta gelditu”, hau izan zen Mikel Lainez entrenatzaileak emandakoa.

MSK; Zer da gehien baloratzen duzuen taldean eta entrenatzaile batean?

Mirari; Niretzat taldeak bigarren familia bat bezalakoa izan behar du. Talde batean gehien baloratzen dudana konpromisoa, elkar errespetua eta konfiantza dira. Entrenatzailearen aldetik asko eskertzen dut entrenatzeaz gain, ulertu eta zaindu ahal izatea, batzuetan misioa ezinezkoa bada ere.

MSK; Bide batez, “konpromiso” hitza aipatzen duzunez … zer esan nahi du zuretzat?

Mirari; Taldearentzat positiboa den guztiari baietz esatea.

MSK; Zer pentsatzen du atezainak aulkira begiratzen duenean?

Mirari; Ez dakit zer pentsatzen duten beste atezainek, baina pertsonalki nire entrenatzailearen eta nire taldearen onespena bilatzen dut nahiz eta huts egin.

MSK; Kolore bat? Zenbaki bat? , kirol erreferentziren bat … nori begiratzen dotzezu?

Mirari; Kolorea; urdina … Zenbakia; 1., eta nire kirol erreferentzia Uxue Otegi da, bere ahalegin guztiekin emakumezkoen ” Ok Ligan” jokatzea lortu baitu, emakumezkoen lehiaketako talde onenetakoa den kataluniako talde batean.

MSK; Bigarren denboraldia MSK Hockey Mungi taldean, lehen urtetik kapitaina izendatua, … denboraldi honetan Euskal Herriko irristaketa Federazioaren deia jasotzen duzu urteko kontrol saioetan parte hartzeko. Zer pentsatu zenuen gonbidapena jaso zenuenean?

Mirari; Egia da ez naizela MSK taldetik kontroleko saioetara deitu zuten bakarra; Ione Madariaga eta Izaro Barbarias ere lagundu ninduten lehen bi saioetan. Bi urte, daramatzat bakarrik atezain gisa entrenatzen, ilusio handiz jasotako sorpresa izan da, nire ahaleginaren sari gisa

MSK; Eta .. zure izena ikusi zenuenean Concentaina (Alikanten) ospatu zen Espainiako autonomia erkidegoen arteko txapelketan Euskadirekin parte hartzeko hautaketa zerrendan?

Mirari; Ez nintzen harritu talde bakoitzak bi atezain eraman behar zituelako eta bi bakarrik joaten ginen aukeraketa kontrol saioetara. Benetan harritu eta hunkitu ninduena izan zen jokatutako partiduetan hasieratik irtetzea.

MSK; Zein helburu finkatu dituzu datorren denboraldian?

Mirari; Jarraitu ikasten eta hobetzen parte hartzen dudan partidu eta entrenamendu bakoitzean.

MSK; Bide batez, patinaje-Hockey-eko munduko zenbat kontaktu mantentzen dituzu zure agendan ia 3 urte hauetan? Zergatik hainbeste urte gutxitan?

Mirari; Puff… asko, ez dakit zenbat diren, baina badakit MSK Hockey Mungiako gure entrenatzaileak, Tony Melero, gure lehen kampusera joan ginenean gomendatu zigun; “Jarraitu behar dituzun hiru arau daude; ikasi, ondo pasa eta gutxienez 5 kontaktu berri lortu” . Hainbat kampus, txapelketa eta teknifikazio izan ditudanez, betetzeko gogoarekin joaten naiz.

Categories: Berriak