Gaur Mungiko kirol talde batez ari gara. 1990ko hamarkadan sortu zen, Ikastola Larramendi barruan bertako gurasoei esker. Klub honek Larramendi Ikastolako kirol guztia kudeatzen du, LIKT Larramendi Ikastola Kirol Tadea gertuagotik ezagutuko dugu Edoitz Bilbao Aurre, bere presidentearen eskutik.

MSK Hockey Mungia K.E: Noiz sortu zen kluba eta noiztik zuzentzen duzu zuk?

Edoitz Bilbao Aurre; 1991an jaio zen, eta 2019ko uztailatik zuzentzen dot

MSK; Nolakoa izan da klubaren bilakaera hasieratik?

EBA; Hasieran gehien bat futbola kudeatzeko jaio zan. Gaur egun futbola, saskibaloia, boxeoa, irristaketa, eskalada, dantza modernoa, esku pilota, multikirolak eta psikomotrizitatea kudeatzen dugu, baina historian zehar, gaur egun ez daukagun boleibol, eskubaloia eta gimnasi ritmikoa ere kudeatu izan da.

MSK; Zenbat taldek eta zenbat kirol-modalitatek osatzen dute kluba gaur egun?

EBA; Futbolan 9 eskola kirol talde eta 7 federatu ditugu, saskibaloian 7 eskola kirolean eta 2 federatuan, dantzan ia 100 ume, eskaladan 30 umetik gora, psikomotrizidadea eta multikirolan biak batuz 30 ume baino gehiago, boxeoan 40 ume baino gehiago, esku pilotan 4 ume eta irristaketan 12ren bat.

MSK; Nolakoa da klubaren kudeaketa organigramari dagokionez?

EBA; Gaur egun Kirol Batzorde bat dago, 18 pertsonaz osatuta dago, kirol batzordeak egiten denaren barri du, asteburuko lan txandak osatzen ditu, erabaki potoloak berton erabakitzen dira, eta dendan saltzen ditugun arropak baita. Kirol Batzordetik 3 pertsona daude lan ejekutiboa eta kirol korrdinazioa eta kanpo harremanak eramaten dituztenak.

MSK; Zein da klubean erabiltzen den metodologia?

EBA; Ezberdinak ditugu. 2019an sartu ginenean eskaitzen dugun kirola ahalik eta hoberen praktikatzea izan genuen helburu, eta horretan dihardugu. Saskibaloian metodología propioa daukagu, futbolean Italiako lehen mailatik eratorritakoa Milan Scuola Bizkaiak diharduen metodología, dantzan gernikako eta Bizkaia mailan errekonozituta dagoen Ross Dantza Eskolaren metodología, eskalada espreski dedikatzen den empresa batek, boxeoan Urdulizko

Basakickeko partaidearen metodología, irristaketan Mungia Hockey, Esku Pelotan Mungiako Danak Bat Pelotazale Alkartea, eta psikomotrizidade eta multikirola Actio Sports empresa Mungiako IGE-k / AMPA-k eta udalaren artean sortu dugun eskola kirola aurrera eramateko.

MSK; Zein da klubaren helburu nagusia?

EBA; Orain hain gatzerik hasten direla, psikomotrizitatea eta multikirola lantzen, gure umeak hasten diren artean edozein kiroletarako balioko dien koordinazioa eta gorputz ezaguera, eta hortik aurrera, guk eskaintzen ditugun kiroletan, ahalik eta hobetoen irakatsi etorkizunean landutako lan tresnak ondo erabili eta trebeak izatea.

MSK; Ze baloreak transmititu nahi dizkie klubak bere jokalariei?

EBA; Inplikazioa, egiten den kirola ondo landutea, bakoitzak bere neurrian irakatsi ahal den einenan.

MSK; Duela 3 urte zuekin lortu genuen akordiotik, patinajean hasteko jarduera sortu zen. Zer balorazio egiten duzu?

EBA; Ematen dizkiguzuen erraztazun aldetik oso ondo, baina kirol minoritarioa izanik ez dugu lortzen ume askorengana heltzea.

MSK; Denboraldi honen hasieran MSKn Larramendi Ikastolan ikasten duten 9 jokalari genituen… oraintsu hamarren bat sartu da eta horri esker LIKT-MSK izendatu dugun talde bat atera dugu Eskola Kirolean lehiatzera.  Nola baloratzen duzu?

EBA; Oso positiboki, orain gure aldetik komunikazioa landu behar dugu eredu hau gure bazkideen artean zabaltzeko eta irristaketa eskaparatean jartzeko.

MSK; Zenbat ikasle dituzue orain patinajean eta nola ikusten duzu?

EBA; Dozen bat ditugu, eta indartu beharrekoa, baina ez da erreza. Halan eta ere, egiten den lanarekin oo pozik gaude.

MSK; Zenbat ikasle izan dituzue orain patinajean/irristaketan eta zure esperientziatik abiatuta, zenbat denbora iraun beharko du ikastolako jarduera kontsolidatzeko?

EBA; Konsolidatzeko lan berezia egin beharko zen masa kritiko handiago bat edukitzeko eta horrela irristaketa indartu, baina ez da lan erreza, izatez.

MSK; Eskerrik asko zure denboragaitik eta zerbait gehiago esan nahi baduzu, zurea da hitza…

EBA; Eskerrik asko zuei eta horrela jarraitu.

 

Categories: Berriak