MALEN SKATE KLUBA-MSK

Malen SkateKluba Mungian (Bizkaia) dagoan skate alkartea da.

Alkarte hau SkateBoard praktikatzeko eta horregaz batera kirol jarduera hori praktikatzeko instalazinoak egoera onean egoteko helburuagaz sortu zan; eta 2010eko urtarrilaren 13an erregistratu zan Mungiako Udalean alkarte moduan, eta bere bazkideetako batzuk aurretik desagertutako E.T.S.M.A. klubeko kide izandakoak izan ziran.

malen skate kluba

Klubaren funtzionamentuaren oinarrietan beti egon dira ardatz bardina, hau da, herriagaz gizarte mailan lotuta dagozan jardueretan parte hartzea Udalak, herriko alkarteek eta mungiarrek kluba aintzat hartzearen eta horreen esker onaren truke. Jarduerarik ezagunenetakoa “El Konquistador de Larrabizker” izan zan. Horregaitik, eta lehengo skateparka 25 urtean izan ostean, skatepark barria inaugurazinoa kontuan izanda, Mungiako Udalak san Pedro jaietako pregoiaren ardurea emon eutsan MSKri.

Malen skate kluba

Klubaren finantziazino iturri nagusia klubeko kideek eskainitako skate klaseak eta Txosnea izan dira; klubak ez deutse-eta kobretan bazkideei ezelango kuotarik. Batzen dan dirua instalazinoak konpontzeko behar dan materiala erosteko eta Skatea sustatzeko lehiaketetan parte-hartzaileei sariak emoteko erabilten da.

Azpimarratu beharreko kontu bat Skatepark zaharrari agur esateko omenaldi-ekitaldia izan zan, Mungiako Udalaren laguntza jaso zan eta horri esker Eddie Reategui ekartea lortu zan, hau da, Skate gaietan beterano ezaguna, 25 urte lehenago skatepark zahar ha inauguratu ebana; ganera, XXL taldea batu zan atzera eta kontzertua eskaini eban; klubak eta skatearen munduak sano modu hunkigarrian bizi eban ekitaldi ha.