1. Saria 2023ko abenduaren 22an egingo den Gabonetako Ezohiko Zozketaren lehenengo sariaren zenbaki irabazlearen azken 3 zifrekin bat datorren txartelaren jabeari emango zaio.
  2. Saria hainbat produktuz osatutako lote bat izango da, edari alkoholikorik gabea, gutxi gorabehera 200 euroko balioarekin, BEZa barne.
  3. Saria ezin izango da inola ere diruz trukatu.
  4. Txartel bakoitzaren prezioa euro batekoa izango da, pertsona bakoitzeko mugarik gabe, ale guztiak agortu arte.
  5. Irabazleak saria erreklamatu ahal izango du 2024ko urtarrilaren 7a, igandea, baino lehen (egun hori barne), eta kirol elkarteari jakinaraziko dio honako komunikazio bide hauetakoren baten bitartez:
    1. emaila: msk@hockeymungia.com
    2. telefonoz: 722.327.533
    3. whatsapp: 722.327.533
  • Goian adierazitako epea amaitu baino lehen zozketaren irabazlea agertzen ez bada (klubak ez badu irabazlearen komunikaziorik jasotzen), saria hutsik geratuko da, zozketa antolatzen duen klubaren esku.
  • Saria aurrez-aurre banatuko da “Mungiko Ferialekuan” kirol gunetan, 2023ko urtarrilaren 13an, larunbat goizean jokatuko diren partidetan.
  • Saria banatzen den bitartean, irabazleari kirol elkartearen sare sozialetan ekitaldia sustatzeko argazkietan parte hartzera gonbidatuko da, eta horien argitalpena ukatzeko eskubideaz baliatu ahal izango da, klubaren arduradunei jakinarazten besterik ez.
  • Arau hauetan jaso ez den gertakariren bat izanez gero, zozketa antolatzen duen kirol elkarteko koordinatzaile taldeak erabakiko du behin betiko erabakia eta ezeztaezina.
  • Zozketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar.

Mungian, 2023-ko azaroaren 4ean.