1. Saria 2026ko abenduaren 22an egingo den Gabonetako Ezohiko Zozketaren lehenengo sariaren  zenbaki irabazlearen azken 3 zifrekin bat datorren txartelaren jabeari emango zaio. 
  2. Saria hainbat produktuz osatutako lote bat izango da, edari alkoholikorik gabea, gutxi  gorabehera 250 euroko balioarekin, BEZa barne. 
  3. Saria ezin izango da inola ere diruz trukatu.
  4. Txartel bakoitzaren prezioa euro batekoa izango da, pertsona bakoitzeko mugarik gabe, ale  guztiak agortu arte.
  5. Irabazleak saria erreklamatu ahal izango du 2027ko urtarrilaren 6a baino lehen (egun hori barne), eta kirol elkarteari jakinaraziko dio honako komunikazio bide hauetakoren baten  bitartez: 

a. emaila: msk@hockeymungia.com 

b. telefonoz: 722.327.533  

c. whatsapp: 722.327.533 

  1. Goian adierazitako epea amaitu baino lehen zozketaren irabazlea agertzen ez bada (klubak ez  badu irabazlearen komunikaziorik jasotzen), saria hutsik geratuko da, zozketa antolatzen duen  klubaren esku. 
  2. Saria aurrez-aurre banatuko da “Mungiko Ferialekuan” kirol gunetan, 2027ko urtarrilaren 9ean, larunbata goizean jokatuko diren partidetan.
  3. Saria banatzen den bitartean, irabazleari kirol elkartearen sare sozialetan ekitaldia sustatzeko  argazkietan parte hartzera gonbidatuko da, eta horien argitalpena ukatzeko eskubideaz baliatu  ahal izango da, klubaren arduradunei jakinarazten besterik ez. 
  4. Arau hauetan jaso ez den gertakariren bat izanez gero, zozketa antolatzen duen kirol elkarteko  koordinatzaile taldeak erabakiko du behin betiko erabakia eta ezeztaezina. 
  5. Zozketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. 

Mungian, 2026-ko azaroaren 8an 

MSK Hockey Mungia K.E.

Categories: Berriak