Abenduaren 1an jokatuko dogu Santutxu “B” taldearekin Txurdinagako polikiroldegian.

Igaz jokatutako partiduaren argazkia. 

Zapatu honetan gure Infantil mailako tadeak 2018/2019 denboraldiko bere bostgarren partidua jokatuko du Santutxu taldearen aurka goizeko 10:30etan. Aukera bikaina eukiko dute Tony Melero-k entrenatzen dituen neskak beraien kirol maila erakutsi ahal izateko  Bilboko pista berezi zein irristakorrean.

Igandean, Abendua 2an, gure taldeko hiru jokalariak Euskal Herriko Irristaketa Federazioak  emakumeentzat antolatzen duen bigarren kontrol saioan parte hartuko dute; Gazteizeko Ariznavarra Polikiroldegian izango da goizeko 12:00etan C.D Aurrera taldeari esker eta berton Mirari Bilbao, Ione Madariaga eta Izaro Barbarias beste lau taldeko 16 neskeein entrenatuko dute.

Lehendabiziko saioaren argazkia RCJolasetaren pistan.

Eta Igande honetan baita gure Eskolako saio berri bat antolatuko dogu Larretako Frontoian goizeko 11:00etatik 12:30etara; gogoratu 6 urtetik gora badaukazuz, eta patin-hockeya ikasi gura badozu, esaiguzu zer behar dozun, eta guk ahal dan guztia egingo dogu praktikatu ahal izan daizun”.

Categories: Berriak