Ibon Madariaga Beldarrain gainontzeko taldekideak emakumezkoak diren talde batean jokatzen du Bizkaian eta Hockey Patines kirolera.

2017ko maiatzean, MSK Hockey Mungiako lehen entrenamenduak hasi genituenean, Ibon-en presentzia izan genuen.

¿Zelan da Bizkaiko Hockey Patines-eko talde femenino bateko mutil bakarra izatea?

MSK Hockey Mungia: Nork animatu zaitu patinatzen hasteko?

Ibon Madariaga Beldarrain; Nire gurasoek animatu ninduten. Mikelek Hockey Patines-eko talde bat egiten ari zela esan zidaten, ez nekien zer zen eta ez nuen inor ezagutzen, beraz ezetz esan nuen, baina insistitzen jarraitu zuten eta azkenean baietz esan nuen. Oso pozik nago probatu egin behar nuela esatea, bestela, ez nintzen egongo kirol honetaz gozatzen.

MSK; Garai hartan praktikatzen ahal zenuen beste kirolik?

IMB; Atletismoa eta Futbola praktikatzen nituen. Atletismoa gustatzen zitzaidan baina futbola ez hain beste. Ez nekienez zer praktikatu jarraizen nuen eta ez nuen utzi nire lagunekin nengoelako eta ondo pasatzen nuelako beraiekin. 

MSK; Gogoratzen ahal duzu nolakoa zen zure lehen eguna eta zer material eduki zenuen?

IMB; Taldera iritsi nintzenean arraroa zen niretzat ez nuelako inor ezagutzen, Malen eta Mirari bakarrik baina ikusten ginelako eta banekiguelako nor zen bakoitza. Gainera denak oso azkar patinatzen zuten eta nik nituenak ez ziren berdinak, patin desberdinak ziren. Tonyk derrapatzeko esaten zuen eta denak derrapatzen zuten nik izan ezik.

MSK; …eta lehen egun horren ondoren etxera itzultzean, zer esan zenuen etxean? Zein izan zen zure lehen impresioa? Mutil bakarra zinen balditzatu ahal zizun horrek?

IMB; Aurreko galderan esan dudana, arraro sentitzen nintzen baina azkenean ondo pastu nuen. Nire lehen impresioa arraroa baina atsegina izan zen. Mutil bakarra izateak ez zidan ezer ez egitea edo txarto egitean baldintztzen baina bai inor ez ezagutzeak.

MSK; Nola moldatzen zara taldeko neskekin? Nola akogidu zizuten?

IMB; Oso ondo moldatzen naiz nire taldekoekin, batzuekin besteekin baino hobeto. Gogoan dut Malenek eta Mirarik ongi etorria eman zidatela ezagutzen zidatelako. Hasieran ez nuen inorekin hitz egiten baina apurka apurka elkar ezagutu ginen eta lagunak egin ginen.

MSK; Zure kategorian jokalaririk ez dagoenez, kategoria altuetako taldekideekin jokatu duzu beti eta horrek esan nahi du aurkariak ere. Baldintzatzen zizun?

IMB; Hasieran ni baino 2 urte zaharragoak zirelako eta nahiko altuak zirelako baina orain egia da horietako batzuen beldur naiz baina ez nau baldintzatzen.

MSK; Baloratzen al duzu beste talde batean jokatzea baina zure kategoriako jokalariekin?

IMB; Garai batean baloratu nuen ni baino 2 urte zaharragoekin jendearekin jolasten ari nintzelako eta pixka bat beldurtuta nengoelako baina azkenean erabaki nuen ez egitea.

MSK; Eta ikasketak, zer ikasle ona zaren, zer garrantzi dute zuretzat?

IMB; Nire ustez oso ikasle ona naiz nota nahiko onak ditut eta ikasketak oso garrantzitsuak dira niretzat, ondo egiten badut izan nahi dudan zerbait izan ahal naiz eta nire kabuz konpondu.

MSK; Eta azkenik, zerbait esan nahi al duzu?

IMB; Esan nahi dut MSK Hockey Mungiak kirol berria egin eta egunero gozatzeko aukera eman didala eta espero dut denbora luzean horrela izatea. Hockey eta MSK-k lagun berriak egiten lagundu didate eta daukadan lotsa pixka bat kentzen.

Categories: Berriak