Santutxu Hockey Taldeak antolatuta zapatu eta domeka honetan Txurdinagako polikiroldegian jokatuko dogu Txapelketa hau.

 

Hemen idazten ditugu orain dakigun partiduen ordutegiak;

Zapatuan, 2019-06-09

10:10 – Urdaneta-MSK Hockey Mungia K.E.

13:10 – MSK Hockey Mungia K.E.-Astur Hockey

17:10 – Aurrera de Vitoria-MSK Hockey Mungia K.E.

Eta emaitzen arabera beste laugarren partidu bat jokatuko genuke 18:00-ak eta 19:00-ak bitartean.

Igandean, 2019-06-10

10:00-ak eta 13:00-ak bitartean jokatuko genuke partidu pare bat emaitzak onak lortzen badogun baina gure taldearentzat garrantzitzuena gonbidapen hau jasotzea da eta kirol urtea bukatzeko aukera bat moduen hartzen dogu.

Mirari, Ione, Paule, Irati, Uxue, Izaro, Elene eta June izango dira gure jokalariak asteburu honetako eta beti bezala Tony Melero izango dute entrenatzaile lanetan.

Txapelketa hau ikustera nahi dabena joan Txurdinagako Polikiroldegirarte urbildu beharko da, Circo Amateur del Club Deportivo Kalea 2, BILBON – 48004.

Eta dena hau ez genuke lortuko senide guztien eta laguntzaileengaitik jasotzen dogun laguntza gabe;

AUPA MSK Hockey Mungia!!!

Categories: Berriak