Aurten Olentzero eta Mari Domingi ere ezin izan dira garaiz iritsi eta zuengana jotzen dugu. Gutuna egiten dugunetik laugarren urtea denez, gauza bakarra eskatuko dugu: Mungiako haur batzuk aukeratu duten kirola egiteko instalazio edo espazio bat.
Patin-hockeya da kirol hau. Kirol kolektiboa, mistoa, garatzen eta irakasten ditugun balio askokoa; adiskidetasuna, konpromisoa, kiroltasuna, diziplina, ilusioa, berdintasuna, elkartasuna, ahalegina, adiskidetasuna, errespetua, grina, gainditzea, ARRAKASTA…
Badakigu zaila dela behar dugun pista zuen gameluetan ekartzea; beraz, Feriala edo Polikiroldegia edo BHIko bezalako espazio batekin konformatzen gara non pixkanaka-pixkanaka entrenatu eta gure partiduak jolastu ahal izateko pista egokia eraikitzen joango garen.



Zuen magiarekin, ahaleginarekin, lanarekin, ideiekin eta Mungiako Udalaren laguntzarekin, hori lor dezakegula uste dugu. Patin-hockeya sendotzeko lanean jarraituko dugu, proiektu honetan konfiantza duten familien laguntzarekin.
Mungiako Udalarekin edozein bitartekaritza ondo hartuko da haurren ilusioaren alde.
MSK Hockey Mungia K.E