Aurten 6 urte betetuko ditu Patin-Hockey kirolara urbildu zenetik. Izaro barbarias Soler-ek (Mungia, Bizkaia, 2005eko azaroaren 30a) galdetegi txiki bat erantzuten digu hobeto ezagutzeko.
MSK: Zerk piztu zizun patin-hockey-ko interesa?
Izaro Barbarias Soler; Beti gustatu zait patinatzea eta atentzioa deitu zidan ez nuelako inoiz entzun kirol honi buruz.
MSK: Ze iritzi izan zuen zure ingurukoek kirol hau egin nahi zenuela adierazi zenuenean?
IBS; Beti lagundu didate nire aukera guztietan.
MSK: Futbolean eta Pilotan ere ibilia zara, ez da? Zer oroitzapen dituzu?
IBS; Bai. Asko gustatzen zitzaidala eta oso ondo pasatzen nuela.
MSK: Gogoratzen duzu Hockey-ean egin zenuean debuta?
IBS; Bai, Gatika Iusturi taldearekin Jolasetaren aurka izan zen. Golpe galanta hartu nuen hesiaren kontra!!!
MSK: Nola baloratzen duzu gure taldean egiten ari zaren egonaldia?
IBS; Nik ehuneko 100 ematen dut eta oso gustuko dut jarraitzea.
MSK: Euskal Herriko Irristaketa Federazioaren entrenamendu batzuetara ere joanda zaude; zelako esperientsia izan da?
IBS; Oso ona, beste neska batzuk ezagutu baititut eta ikusmen desberdina nuen.
MSK: Zein izan da zure momenturik onena eta txarrena patinetan hockeyko jokalari gisa?
IBS; Futbolean beti atezaina izan naíz orduan Hockey-ean nire lehenengo gola sartzerakoan oso ondo sentitu nintzen. Batzuetan taldekoekin izaten ditugun gatazkak dira momentu txarrenak.
MSK: Nola definituko zenuke zure burua jokalari gisa?
IBS; Jokalari eskuzabala naizela uste dut.
MSK: DBH4-ko ikaslea zara herriko Bentades Ikastetxean eta etxeko lanak edo ikasketekin ondo jarraitzeko nola planifikatzen duzu astea denbora eukiteko hockeyan eta futbolean entrenatzeko, eskolaz kanpoko ekintzetara joateko…?
IBS; Nire aisialdia ikasten betetzen dut.
MSK: Eta horretan zure familia ze rol jokatzen du?
IBS; Beti daude nire gainean eta behar dudanean hor daude ni laguntzeko.
MSK: Idolorik baduzu?
IBS; Futbolean, Ter Stegen eta Hockey-ean, Hélder Nunes.
MSK: Zure ametsa betetzea da?
IBS; Beti amestu dut urrun heltzea, baina badakit oso zaila dela.
MSK: Anekdota bat patin hockeyko jokalari gisa?
IBS; Vilafranka del Penedes herrira bidaiatu nuen Patin-Hockey-ko torneo bat jokatzera eta berton Reus taldekoek gonbidatu ziguten haien taldeko aurkezpenean jokatzera ze beste talde batek uko egin zuen bidaiatzeari.
MSK: Gomendatzen diguzun liburu bat?
IBS; Momo, Michael Ende idazlearena.
MSK: Serie bat?
IBS; Los 100.
MSK: Kirolatik aparte beste edozein zaletasunik?
IBS; Nire lagunekin irtetea eta irakurtzea.
MSK: Janari gogokoena?
IBS; Pasta.
MSK: Emakumezkoen Hockey-a gizonezkoen hockey-aren aldean desabantailan dagoela uste duzu?
IBS; Bai, baina ez beste kiroletan bezain beste.
MSK: Diskriminazioa edo isekak jasan dituzu emakumea izateagatik eta hockey-ean aritzeagatik?
IBS; Emakumea izateagatik bai, baina hockey-ean aritzeagatik ez.
MSK:Eta amaitzeko, zer esango zenieke eskola-adineko seme-alabak dituzten Mungiako familiei kirol-jarduera gisa patin hockey-a aukeratzeari buruz?
IBS; Beste edozein kirol baino desberdinagoa da, baina ez naiz oso objetiboa ze beti guztatu baitzait patinatzea.
You must be logged in to post a comment.