Denboraldi honen hasieran, bide berri bati ekin genion, proiektu berri bati eta horretarako klubaren kirol-antolaketa berria diseinatu genuen. Zuzendaritza teknikoaren buruan, Román García Echaniz-ek dago. Román Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua da, Lehen Hezkuntzako gradua eta Gorputz Hezkuntzako masterra ere badu EHUn. Claret Askartza ikastetxean gorputz-hezkuntzako eskolak emateaz gain otsail honetatik aurrera ikastetxeko kiroldegiaren gaineko koordinazioa eta erantzukizna bere gain hartzen ditu.

Gaztea izan arren, Romanek esperientzia handia du patin hockeyan jokalari zein entrenatzaile mailan Loyola Indautxu eta CD. Urdaneta) bezalako klubetan. 2017tik 2023ko amaierara arte Patin Hockeyko Emakumezkoen Zelekzioko hautatzaile gisa aritu zen Euskadiko Irristaketaren Federazioan. Bilbotarra da, eta irailetik Ione eta Paule Madariaga Goikoetxea ditu entrenatzaile staffean. Duela gutxi Garazi Bilbao Bedialauneta eta Amanda García Colinas sartu ditu; bostak kirolarien prestakuntzan lagundko dute MSKren kirol-staff-a osatuz. Oraindik lan asko dugu aurretik, baina ilusio berrituarekin egiten diogu aurre ibilbide berri honi. 

MSK Hockey Mungia K.E.: Nola sortu zaizu erronka berri ha onartzeko aukera?, Kosta egin zitzaizun MSKren proposamena onartzea?

Roman Garcia Echaniz;  Aurreko denboraldia amaitzean kluba nirekin harremanetan jarri zen eta hiruzpalau bilera egin genituen kirol-proiektua gidatzeko erabakia hartu aurretik eta jakina kostatu egin zitzaidan onartzea; erronka oro ahalegina da eta hala izan da hasieratik MSK. Entrenamenduak antolatzea, helburuak egitaratzea eta ondoren ezagutzen ez zaituzten persona askoren errutinan sartzea ahalegin handia izan zen.

MSK: Nola aurkit zinen MSK iritsi zinenean?

RME; MSK sopresa-kutxa bat izan da hasieratik izan ditzakegun instalazioetatik herrian ikus daitekeen kirolrako kulturaraino. Iritsi nintzenean ulertu nuen zergatik hazi zen patin-hockeya horrelako leku batean. Ikusi ahal izan nuen nola familiak oso konprometituak diren eta beti prest dauden behar denarekin laguntzako.

MSK; Zeintzuk izan dira zure lehen urratsak kirol-zuzendari gisa?

RME; Denboraldi hasieratik saiatu gara entrenamenduetan errutinak sortzen eta horietan parte hartzea sustatzen. Denboraldi hasieran adierazitako helburuak lantzen ari dira oraindik eta jakina askok berregituratu egin behar izan ditugu. MSK osatzen duten entrenatzaileek ere asko lagundu didate dena erraztasunak izan dira eta beti egon dira prest behar nuenarekin lagntzeko.

MSK; Zein da zure entrenamendu-filosofia?

RME; Jolasa saioaren elementu nagusi gisa eta praktika-denbora erreala saioan. Ez zait gustatzen kirolariak ilara luzeetan ikustea euren txandaren zain 45 segundotik behin ariketa bat egiteko; nahiago ditut entrenamendu dinamikoagoak patin-hockeyko partida batean izaten diren portaerak lortzen lagunduko dutenak.

MSK; Zer da zuretzat oinarrizko talde batean entrenatzaile eta kirol-zuzendari gisa lan egitea?

RME; Nire ustez patin-hockey jokalari baten ikaskuntza eta garapena ulertu ahal izateko beharrezkoa da. Zure prestakuntzaren oinarria ulertzea eta horren parte izatea funtsezkoa da behar bezala garatzeko. Entrenatzaile gisa zein positiboa den aipatu gabe uste dut entrenatzaile orok izan beharko litekela noizbait oinarrizko entrenatzaile izateko aukera.

MSK; Duela urte batzuk hautzatzaile gisa jokatu zenuen paperaren desberdina al da?

RME; Jakina oso kontzeptu desberdinak dira nahiz eta antzeko helburu batekin esango nukeen. Azken finean ikaskuntza da bilatzen duguna saioen kopurua eta lehia-testuingurua besterik ez dira aldatzen.

MSK; Zein da jokalari baten ezaugarri nagusia? Eta talde batean?

RME; Oso topikoa izan daiteke baina, ahalegina. Entrenatzaile gisa lana gehien errazten dizuna kirolariengan aurki desakezun esfortzua eta ikasteko gogoa dira. Jakina, hori lantzea gure zeregina da ezin dogu ahaztu motibazio hori ezerezetik agertuko dela. Talde batean, talde sentimenduak asko errazten du lana kirolariek entrenatzen eta ikasten jarraitzeko gogoari eusten diote partiduak edo txapelketak bezalako jarduerez gozatzen dute nire ustez kirol alderdi ertsonaletan garatzen laguntzen dietenak.

MSK; Ze balantze egiten duzu MSK-ko lehen bost hilabeteei buruz?

RME; Nire ikuspegitik balantzea positiboa dela esango nuke, oraindik hobetzeko punt asko eta lortzeko helburu asko daude vaina erabilitako metologiaren arabera nik esango nuke hobetzeko norabidean goazela.

MSK; Zenbat equipo dituzu 2023/2024. denboraldian?

RME; MSKn bost talde ditugu Eskola Kirolean izena emanda; Benjamin, Alebin, Infantil, Infantil FEM eta Sub15 Fem, gainera duela aste batzuetatik hona atezainentzako saio espezifikoekin hasi gara.

MSK; Non uste duzu nabaritzen ari dela gehien zure eskua?

RME; Ez nuke jakingo esaten, kirolariek tarte atsegina pasa dezaten saiatzen naiz eta patin-hockeyaren harra zurgatzen ikasten dute eta pixkanaka nabaritzen ari gara.

MSK; Nabaritzen duzu MSK-ko kirol-arloaren buru izateko erantzukizuna?

RME; Nire lankideekin ahalik eta gehien lan egiten saiatzen naiz behar duten guztian lagunduz. Helburuen planteamendua elkarrekin egiten dugu eta egunerokoan hobekuntzak zein izan daitezkeen aztertzen dugu. Erantsukizuna ez, prozesu hau guztia taldeka ulertzen dut eta uste dut MSK garen gustiok parte hartzen dugula neurri berean.

MSK; Urtez urte ikusten dugu patin-hockeyak interés handia pizten duela Mungiako haurren artean. Ze onura dakartze horrelako kirol bat egiteak?

RME; Patin-hockey-a ikusteko dudan moduagaitik hain kirol dinamikoa da eta mugimen-eskakizunak ditu gaur egun eskola-kirolean abanikoan ikus ditzakegun kirol gutxik eskaintzen dutena. Talde baten ezaugarri garrantzitzuenen atalean aipatzen nuen alderdi sozialaz gain non talde sentimendua eta garapen pertsonala kirol honen lagun diren.

MSK; MSK-ko familiei helarazi nahi diezun azken mezu bat?

RME; Eskerrak eman nahi nizkizuke Patin-Hockeyaren aldeko apustua egiten jarraitu duzuelako, astero egiten duzuen lanagaitik zoriontzeaz gain behar dugunarekin laguntzen gaituzuelako, bai hesiak muntatzeko lanak, bai ordezkari gisa aritzea.

Categories: Berriak