Kirol Elkarte barria Malen Skate Klubaren barruan sortzen da.

Mungiako Larretako Frontoian, kokapen finkoa eduki arte entrenamenduak egiten diren tokia, aurkeztu ziren Patinaje-Eskolako 33 kideak  igandero batzen diren herriko gazteak prestakuntza, patina garraio garbia erabiltzeko trebetasunak lantzea eta ohitura osasuntsuak eskuratzeko. Gizarteari trasmititzea  kirolaren balore positiboak gazteria, konpromisoa, ilsuioa, elkartasuna, ahalegina, …ARRAKASTA da helburua.

SORRERA

Formazio berria Hockey patinajearen atal bat da, 2017.ko ekainean sortutakoa senide talde bategaitik jarraipena emateko herriko hainbat umeei, batez ere emakumezkoak LH6. mahilako ikasleak, talde batean batuz. MSK HOCKEY Mungia patin-hockeyra bideratutako patinaje talde bat da, MALEN SKATE KLUBAren barruan sortu dana eta helburua jatorrizko taldeak kirol jarduera federatuetan parte hartu ahal izatea eta jarduera horreek antolatu ahal izatea da.

DIRU LAGUNTZAK

Berriki sortutako edozein proiektu bezala, diru-laguntzak oso beharrezkoak dira jarduera hori eskatzen duten behar guztiak asetzeko eta horren adibide ona da ondorengo argazkian ikusi desagun bezala Rosa Gil (Baliabide Materialak eta Ekitaldien arduraduna) eta Mikel Madariaga-k (Kirol Kordinatzailea) taldeko kamiseta bat entregatu zuten eskerronez beren konpromisoa eta ekarpena  egungo kolaboratzaile leialenak direnentzat; Mungiako Udala, Landeko Decoración eta Taxi-Mungia.

“Hasieratik Udalak oso konprometituta dago gurekin eta dena erraztu du” dio Madariagak, Tony Melero petsonan aurkitu zuen proiektu guztiak behar duen Kirol Zuzendaria; Melero-k Urdaneta eta RC Jolaseta taldeetan ibilbide luzea du.

EMAITZA

Lehen urte honetan MSK Mungia-k Eskola Kirolean lehiatzen du Infantil mailako talde batekin zortzi neska 2005 eta 2006 urte bitartekoak eta mutil bat 2007 urtekoa osatutako kideekin bi bider astean entrenatzen dutenak (Martitzenak eta Eguenetan 18:00-etatik 19:30-etara) bitartean Igandeetan (11:00-etatik 12:30-etara) 24 gazte, 18 neska eta 7 mutil, 2002 eta 2012 urte bitartekoak, joaten dira patinajeak hobetzeko hainbat jolas eta jarduera egiteko.

JARDUERA

Patinajeak bidea emoten dau beste ume batzukaz harremanak egiteko eta taldean jokatzeko, beraz, integrazinoa eta sozializazinoa sustatzen ditu. Patin-hockeya patinajearen modalidade oso segurua da, behar diran babes guztiak erabili ezkero eta adituen zuzendaritzapean praktikatu ezkero.

Egutegia: denporaldia irailean hasi eta bagilean amaituko da eta behar dan materiala klubak itxiten dau, aukeren eta eskari kopuruaren arabera. Horren ganera, lehen hilebetea doan izaten da.

ESKOLA

Patinatzea gustatzen jaken gaztetxuei zuzenduta dago batez bere, probatzeko erea eskaintzeko eta, bide batez, hasierako ikasketa aldi horretan, kirol honek dakarzan onura fisiko guztiez ohartzeko: garapena, mugimendua, oreka,  koordinazinoa eta abar; eta, horretaz aparte, Hockeyak talde-kirol moduan dituan balore guztiak: Adiskideak, alkarlana, konpromisoa, pozak… Laburbilduta, jarduera eta talde-kiroleko bizi-esperientzia bikaina da garatzeko, indarra eta mugimenduaren harmonia batzen dituan arrisku bako kirola.

KONTAKTUA

Senide interesatuak ekintza honetan ahal dute informazio geitu www.hockeymungia.com Web guean edo msk@hockeymungia.com postaz edo 690086368 mugikor zenbakian.