Oporretan gaude eta Irailean bueltatzen gara.

Gaur goizean Patinajeko Eskolan eduki dogun saioarekin bukatutzat emoten dogu aurtengo kurtsoa eta bereala merezitako oporrak hastera goaz. Eskerrak emonez Irristaketa senidean eduki dogun sarrerarekin, Mungiko senideei, laguntzaileei, hornitzaileei, Bizkaiko Irristaketaren Federakuntzari, Talde guztiei (batez ere CD. Urdaneta, Santutxu HT eta RC Jolaseta-ri)  eta bereziki Mungiako Udalari beraien konpromisoagaitik gure Read more

MSK Hockey Mungia Kirol Elkarteak kirol jarduera berria ziurtatzen du herrian.

Kirol Elkarte barria Malen Skate Klubaren barruan sortzen da. Mungiako Larretako Frontoian, kokapen finkoa eduki arte entrenamenduak egiten diren tokia, aurkeztu ziren Patinaje-Eskolako 33 kideak  igandero batzen diren herriko gazteak prestakuntza, patina garraio garbia erabiltzeko trebetasunak lantzea eta ohitura osasuntsuak eskuratzeko. Gizarteari trasmititzea  kirolaren balore positiboak gazteria, konpromisoa, ilsuioa, elkartasuna, Read more

LOYOLA INDAUTXU “B”

Gatikaren aurka jokatu ondoren hirugarren jardunaldia aste honetan gure laugarren partidua bigarren fase honetan jokatuko dogu. Larunbata 3an goizeko 08:30etan PP Jesuitak Bilbon duten eskolan Loyola Indautxu “B” taldearen aurka izango da Infantil mailan. Bigarren aldia izango da talde honen aurka jokatuko dogunik ze igazko azaroaren 21an beraien aurka hasi ginen Read more

LOIU eta BARAKALDO.

Infantil mailako taldeak Larunbatean 20an jolastuko du Urdaneta Eskolako Kiroldegian, 09: 30ean, bigarren fasean, Urdaneta “B” taldearen aurrean. Loiuko taldeak sailkapen nagusia lehenengo tokian dagoena da. Urdanetako Kirol Klubari eskertzen dugu, “auzokide” gisa gurekin dugun partida jokatzeko aukera ematen diguna, une honetan Mungia-ko instalazio egokiak ez ditugunez gero. Igandean 21ean, Read more

BIGARREN FASEA HASTEN DA

Gure Infantil mailako taldeak igande honetan hasten da bigarren fasean lehiatzen Bizkaiko Eskola Kirolean. B multzo barruan dago kokatuta eta Txurdinagako Polikiroldegiraino hurbildo beharko da Santutxu C taldearen aurka egiteko goizeko 10:30 etan. Bigarren fase honetan 7 partidu izango dira jokatu beharrekoak hemen asaltzen ditugun B multzoko taldeen artean; 1-Urdaneta Read more

06 01 2018

ERREGE MAGOAK

Errege Magoak ekarri dizkigute Olentzeroari eskatutako opariak. Bai igandeetan Larretako Frontoira joaten diren umeentzako bai ta Infantil mailako kideentzako opariak dira. Olentzero agian hitz egin du Errege Magoekin zein ondo ari dira entrenatzen eta ona hemen saria. Lanean jarraituko dogu Hockey Irristaketa Mungian sendotzeko.